Camille Lopez, retour aux origines | KUPELA πŸ‰πŸŽ

Published: Jun 27, 2024 Duration: 00:03:55 Category: People & Blogs

Trending searches: camille lopez
Maulekoa naiz, SohΓΌtakoa zehatzago erranik. Nere gaztaroa han igaro dut. Ximiko bat egiten dit beti hara itzultzeak, han baititut nere sustraiak. Maulera itzultzea eta errugbi zelaira, bista dena, neretzako berezia da, hezi nauen kluba baita bilakatu naizena zor diot ukan dudan ibilbidea zor diot. Talde hori ezagutu ez banu eta hezitzaile horiek gabe, errugbiaren pasioa helarazi didatenak, ezin izango nuen halako ibilbiderik ukan. Entrenamenduetan parte hartzeko parada dudanean "cadets" eta "juniors" taldeekin, bizpahiru kontseilu ematen saiatzen naiz nere esperientziari, bizipenei lotuak alde teknikotik haratako joanez ideia da beren helburuetan sinestea, beren ametsetan, amestea inportantea baita, bestela ez baitzira aintzinatzen ametsik ez baduzu, geldirik egoten zira, eta ez duzu lortzen. Egun hartan, lortu nuenean, eta Clermontekin irabazi ginuenean 2017an, nere ibilbide profesionaleko momenturik azkarrena da, ez baita gauza politagorik neretzat "Brennus"eko ezkutua baino. Ainitz maite dut kirola orokorrean huna sartzeak aukera eman dit palan berriz aritzeko, noizbehinka gerta daiteke arratsalde batez ez dugula entrenamendurik edo goiz batez, kasu horretan palan arituko naiz, oren bat besterik ez baita eta ez baitu hartzen energia izigarri bat. Beste zerbaiti pentsatu, beste kirol bat egin, errugbiaz deskonektatu. Ibilbide profesional hau nere emazteari zor diot, gure familiaren zutabea izan baita, ukan ditugun haurrak, hura arduratu da haietaz, bi astetik behin, etxetik kanpo bainaiz, beraz beharrik ukan dudan norbait nere ondoan, norbait "sendoa", hori guztia bere gain hartu ahal izan duena. Lurraldea, Euskal Herria, hizkuntza, nahiz eta nik ez dudan mintzatzen nere emazteak bai, egia da gaur egun pixka bat damutzen naizela, atxiki beharreko zerbait baita, transmisioa egina izan dadin. Ni ez naiz egokia izanen horretarako ez baitakit euskaraz mintzatzen, baina espero dut badakitenek horretan segituko dutela, hizkuntza gal ez dadin. Kupelak, Camille Lopez errugbilari profesionala sustengatzen du.

Share your thoughts